Bioblitz- Jolastokiko biodibertsitatearen inbentarioa egiten
Other authors
Publication date
2023ISBN
978-84-127730-2-6
Abstract
Patios Biodivers proiektuaren parte da Bioblitz: eskolako jolastokiko
dibertsitatearen inbentarioa egiten materiala, Universitat de Vic - Universitat
Central de Catalunya-ko (Uvic-UCC) Ezagutza Eraikitzeko Ikerketa
Taldeak (GRECC, jatorrizko siglen arabera) gidatzen duena. Zientzia,
Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Zientzia eta Teknologiaren
Espainiako Fundazioaren laguntza izan du, baita Vic-eko Udalaren eta
jasangarritasunaren aldeko Vic-eko eskolen sarearen (XESVic) parte hartzea
ere.
Patios Biodivers proiektua 2021-2022 ikasturtean zehar garatu zen, XESVic
sarea osatzen duten ikastetxeekin. Ikasturte horretan zehar eta sarearen
prestakuntza-mintegiaren testuinguruan, proposamen hau landu zen
ikastetxeetako irakasle ordezkariekin batera, proposamen bat sortzeko
ikasleek jolastokiko biodibertsitatea ikertu zezaten, haur-hezkuntza eta
bigarren hezkuntza artean. Hala, mintegi horretan parte hartu duten pertsona
guztien eztabaida eta ekarpenen emaitza da material hau.
Materialak hiru aldaera ditu, eta horietako bakoitza eskolako etapa bati
dagokio: haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza.
Materialaren helburua da, hezkuntza-etapa edozein dela ere, irakasleek
ikasleei laguntzea jolastokian duten biodibertsitatearen inbentarioa egiten,
eta datu horiek, beharrezkoa denean, datu zientifiko gisa erabili ahal izatea.
Material horretaz gain, Patios Biodivers proiektuak badauka ere Lehen
Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako proposamen bat, “Jolastokiko
biodibertsitatea ikertzen” izenekoa, benetako ikerketa-prozesuak sustatzea
helburu duena, baita jolastokiko fauna eta flora ohikoena identifikatzeko gidak
ere. Materiala doan deskargatu daiteke webgune honetan: mon.uvic.cat/
biodiver.
Document Type
Book
Keywords
Biodiversitat
Ciències naturals -- Ensenyament
Pages
18 p.
This item appears in the following Collection(s)
- Materials [15]
Rights
Aquest document està subjecte a aquesta llicència Creative Commons
Except where otherwise noted, this item's license is described as https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/deed.ca