Jolastokiko hegaztien biodibertsitatea ikertzen
Autor/a
Otros/as autores/as
Fecha de publicación
2023ISBN
978-84-127730-3-3
Resumen
Patios Biodivers proiektuaren parte da Jolastokiko hegaztien biodibertsitatea
ikertzen materiala, Universitat de Vic - Universitat Central de Catalunyako
(Uvic-UCC) Ezagutza Eraikitzeko Ikerketa Taldeak (GRECC, jatorrizko
siglen arabera) gidatzen duena. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate
Ministerioaren Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioaren laguntza
izan du, baita Vic-eko Udalaren eta jasangarritasunaren aldeko Vic-eko
eskolen sarearen (XESVic) parte hartzea ere.
Material hau Jolastokiko biodibertsitatea ikertzen material-bildumaren
parte da , eta beste bi proposamenek osatzen dute: Jolastokiko landareen
biodibertsitatea ikertzen eta Jolastokiko ornogabeen biodibertsitatea
ikertzen. Hiru proposamen horiek lehen hezkuntzako erdi mailako
ziklotik DBHko lehen ziklorainoko ikasleei zuzenduta daude, hau da,
8-14 urte bitartekoei. Ikusiko dugun moduan, material-bilduman
jarduerek egitura bera jarraitzen dute, bi helbururekin: ikasleen artean
ikertzea eta benetako erabakiak hartzea sustatzea. Material horretaz
gain, Patios Biodivers proiektuak badu ere beste material bat: Bioblitz.
Jolastokiko biodibertsitatearen inbentarioa egiten. Horren helburua da
biodibertsitatearen urteko inbentarioa egin nahi duten irakasleak laguntzea,
beste eskola batzuekin batera. Halaber, proiektuak baditu ere identifikaziogida
batzuk, jolastokiko fauna eta flora ohikoena jasotzen dutenak.
Patios Biodivers proiektua 2021-2022 ikasturtean zehar garatu da XESVic
sarea osatzen duten ikastetxeekin. Zehazki, sarearen ordezkari diren
irakasleekin batera sortu ziren Jolastokiko biodibertsitatea ikertzen
proposamena osatzen duten hiru materialak. Horrela, ikasturte hasieran,
XESVic-eko irakasle guztiei proposatu zitzaien hezkuntza-materialak
prestatzeko proba pilotu batean parte hartzeko. Proba pilotuak hiru fase
izan ditu: lehenik, UVic-UCCko Hezkuntzaren Berrikuntza eta Prestakuntza
Zentroarekin (CIFE, jatorrizko siglen arabera) antolatutako hiru prestakuntzasaio;
bigarrenik, hezkuntza-proposamenetako bat abiaraztea; eta, azkenik,
zenbait ebaluazio-saio, proiektua nola garatu den azaltzeko. 20 irakaslek
baino gehiagok parte hartu zuten prestakuntzan eta 11 ikastetxetan gauzatu
zen proposamena, Vic hiriko 500 ikaslek baino gehiagok parte hartu zutelarik.
Hala, proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztien eztabaida eta
ekarpenen emaitza da material hau.
Tipo de documento
Libro
Palabras clave
Biodiversitat
Ciències naturals -- Ensenyament
Ocells
Páginas
61 p.
Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)
- Materials [15]
Derechos
Aquest document està subjecte a aquesta llicència Creative Commons
Excepto si se señala otra cosa, la licencia del ítem se describe como https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/deed.ca