dc.description.abstract | Patios Biodivers proiektuaren parte da Jolastokiko ornogabeen
biodibertsitatea ikertzen materiala, Universitat de Vic - Universitat
Central de Catalunya-ko (Uvic-UCC) Ezagutza Eraikitzeko Ikerketa
Taldeak (GRECC, jatorrizko siglen arabera) gidatzen duena. Zientzia,
Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Zientzia eta Teknologiaren
Espainiako Fundazioaren laguntza izan du, baita Vic-eko Udalaren eta
jasangarritasunaren aldeko Vic-eko eskolen sarearen (XESVic) parte hartzea
ere.
Material hau Jolastokiko biodibertsitatea ikertzen, material-bildumaren
parte da, eta beste bi proposamenek osatzen dute: Jolastokiko hegaztien
biodibertsitatea ikertzen eta Jolastokiko landareen biodibertsitatea ikertzen.
Hiru proposamen horiek lehen hezkuntzako erdi mailako ziklotik DBHko lehen
ziklorainoko ikasleei zuzenduta daude, hau da, 8-14 urte bitartekoei. Ikusiko
dugun moduan, material-bilduman jarduerek egitura bera jarraitzen dute,
bi helbururekin: ikasleen artean ikertzea eta benetako erabakiak hartzea
sustatzea. Material horretaz gain, Patios Biodivers proiektuak badu ere beste
material bat: Bioblitz. Jolastokiko biodibertsitatearen inbentarioa egiten.
Horren helburua da biodibertsitatearen urteko inbentarioa egin nahi duten
irakasleak laguntzea, beste eskola batzuekin batera. Halaber, proiektuak
baditu ere identifikazio-gida batzuk, jolastokiko fauna eta flora ohikoena
jasotzen dutenak.
Patios Biodivers proiektua 2021-2022 ikasturtean zehar garatu da XESVic
sarea osatzen duten ikastetxeekin. Zehazki, sarearen ordezkari diren
irakasleekin batera sortu ziren Jolastokiko biodibertsitatea ikertzen
proposamena osatzen duten hiru materialak. Horrela, ikasturte hasieran,
XESVic-eko irakasle guztiei proposatu zitzaien hezkuntza-materialak
prestatzeko proba pilotu batean parte hartzeko. Proba pilotuak hiru fase
izan ditu: lehenik, UVic-UCCko Hezkuntzaren Berrikuntza eta Prestakuntza
Zentroarekin (CIFE, jatorrizko siglen arabera) antolatutako hiru prestakuntzasaio;
bigarrenik, hezkuntza-proposamenetako bat abiaraztea; eta, azkenik,
zenbait ebaluazio-saio, proiektua nola garatu den azaltzeko. 20 irakaslek
baino gehiagok parte hartu zuten prestakuntzan eta 11 ikastetxetan gauzatu
zen proposamena, Vic hiriko 500 ikaslek baino gehiagok parte hartu zutelarik.
Hala, proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztien eztabaida eta
ekarpenen emaitza da material hau. | es |